20/06/2022
Zazpi urte
Amak anaia zaharrenari bidali zion jaio berri katakumeak aurkitzera, anaiak etxe osoa aztertu ondoren ganbarako ogi-labe zaharrean aurkitu zituen. Katakumeak saku huts batean sartu eta kanposantuko bidea hartu zuen, nik urrutitik jarraitu nuen, baina kanposantuko kanpoko hormaren ezkutatu zuen, bost minutu pasatu ondoren itzuli zen saku hutsekin.
Arratsaldean bazkaldu bezain laster joan nintzen Pedrorengana. Bost minutu ondoren bageunden uztaiarekin kalean gora, kalean behera. Gero txabolara joan ginen, aurreko urtekoa desegina baitzegoen.
Beste egun batzuetan bezala gure arreba nagusia, nahiz eta 12 urte baino gehiago ez eduki, etxean geratu zen eskolara joan gabe. Amak esandakoari jarraitu zion, makilari eta gure anaia zaharrenari esker atera zuen aitona kalera. Amama ohiko zen baina urduriago ibili zen egun horretan, ziur alabaren falta sentitu baitzuen, leku batetik bestera joaten zen esaldi bera errepikatuz. Noizean behin ganbararen atera hurbiltzen zen, irekitzen zuen, eta iluntasunaren aurrean sukaldera erabat aztoratuta itzultzen zen .
Gauean amari galdetu nion, ¿ama, gu ere egun batean Tere moduan herritik joango gara?
Lasai semea, aiton-amonak bizi izan arte ez gara mugituko, egun hori arte maite banituen, egun hortatik aurrera askoz gehiago maite nituen eta zaindu nituen aiton-amona. Gaueko otoitzetan egunero eskatzen nuen haien osasunaz, eta batez ere errosarioa errezatzen genuenean. Amama osasunaz ondo zebilen, nahiz eta burua galduta eduki aspalditik. Haatik, aitona adinaz gain bazeuzkan gaitz batzuk.
17:46 | Permalink | Comentarios (0)
Incendios
Media navarra incendiada. Por rayos y por chispas de las máquinas agrícolas.
Hace una semana dimos noticia del fuego en Mataverde (Nazar). Controlado al instante; pero esta semana ha sido la hecatombe, fuegos por todos los rincones.
Nuestra zona ha sido testigos de ellos. Entre Arróniz y Los Arcos, un fuego grande, en el que los agricultores han sido protagonistas con sus máquinas para controlarlo.
Ahí os dejo un mapa de los principales fuegos de este fin de semana desolador. También hubo conatos en Etaio y Legaria que fueron inmediatamente apagados.
El cambio climático nos ahoga. Y los fuegos se extienden por toda la comunidad.
17:37 | Permalink | Comentarios (0)
18/06/2022
Sei urte
Ez geneukan bizikletarik, ez baloirik, Telebista oraindik ez zegoen asmatuta. Hamaika tramankulu egiten genituen denbora pasatzeko. Guk egindako uztaiekin, txiribitoekin tiragomekin, olio sardina-kontserben boteekin egindako trenekin eta traktoreekin jokatzen genituen. Soilik iltze batekin eta korda batekin egiten genuen lokomotorak eta bagoiak, eta horrekin ibiltzen ginen leku batetik bestera.
Aldamenean geneukan basoan pasatzen genituen orduak etxolak egiten. Udan etortzen ziren kanpotarrek erakutsi ziguten nola egin hormak eta teilatuak, guk herrikook debekatuta baikenuen basora joatea, balizko gaizkilen garaia zen, saku-gizon, koko eta sakamantekasaren historiak bereganatuta baikenuen. Kanpotarrek kendu zizkiguten beldur horiek.
Txabola bukatzear geundenean, Terek esan zigun hurrengo astea Sestaora joango zela bere familiarekin, baita bere amona Antonina ere. Aurreko urtea beste herriko familia bat Iruñera egonda zegoen, Eloy eta Milagros, bere seme-alabarekin, Angelines eta Jose Mari. Bazeukaten lur gutxiak eta animaliak saldu zituzten eta Iruñeko bidea hartu zuten.
Tereren agurrak tristatu gintuen. Ez dut nahi joan komentatu zigun, serio-serio, zuekin eta herrian nahi dut geratu. Egun tristea izan zen, malkoak labantzen zitzaizkion, baita guri ere, Kolpe handia izan zen denontzat. Bere ahizpa txikia ez bazen ere enteratu. Tereri oparitxo bat eman genion azken unean, igeltso-harri bat, eta berak agindu zigun Lur txakurra zaintzea, gurea izango balitz bezala baino hobeto zaindu genuen, gurekin zihoan leku guztietara, gure atzetik zebilen egun osoa.
09:56 | Permalink | Comentarios (0)
17/06/2022
Txikitasunak ¨(2)
Bost urte
Aurreko astean Soriatik etorri zen familia bat artzain. Artzainaren seme handia, zeinek oinutzik, eta prakak adabakiaz josita baitzebilen, harri bat hartu zuen eta katu begibakar beltzari bota zion, katua ihes egin zuen.
Adina joateko eskolara ez geneukan hiru ume jolasten geunden makilekin, ea zeinek itsasten hobeto lokatzean, bat-batean gurdiaren zarata entzun genuen, han utzi genituen makilak eta gurdiarengana joan ginen. Felipe gurdigainean igo zen, zutik jarri zen eta kanportatik mahatsakatera zituen. Ceferino konturatu gabe jaitsi zen gurdiatik.
Mahatsak oso gozo zeuden, Ceferinoren emaztea hurbildu zitzaigun, dena ikusi zuen bere etxeko leihotik, errieta bota zigun, edozein egunetan ezbeharren bat gertatuko zaizue, errepikatu zigun. Kasu handirik egin gabe hurbildu zitzaigun eskolara ea atsedenean zeuden. Bost minutu itxoin eta han agertu ziren eskaileratik behera, lehenengo Felix, gero besteak eta azkenean neskak.
Berriro sartu ziren eta gu joan ginen Pedroren etxera ea katuak katukumeak zeuzkan. Pedroren etxea handia zen. Fatxada nagusiak bi ate zeuzkan, bata etxerako, bestea ikuilurako. Etxebizitzaren aldamenean hiru laztotegi eta beste ikuilu bat zeuden. Egia esateko ez genekien nondik hasi, gainera, katuak erditzean ezkututako lekuak aukeratzen zuten katukumeak gordeta edukitzeko.
Garia jotzeko makina gordetzen den lekuan hasi ginen aztertzen, bi ordu bilatu ondoren, bazter guztiak begiratuta, amore eman genuen. Kalera irtetzean konturatu ginen gure arropa zikin-zikin zegoela. Gure anai-arrebak baino lehenengo ailegatu baginen etxera, inork ez zigun kendu gure amen errieta, zikin-zikin ailegatu baikinen. Bakoitzak bazkaldu baino lehen egin behar genituen eginkizunak egin genituen. Azkara eraman genituen behiak, ikuiluak garbitu, behhien oherako lastoa ekarri, iturritik ur freskoa jaitsi, eta mahaia jarri. Gure aita ailegatu zenetik, denok geunden mahain, baita aiton-amonak ere, bada amak ekarri zituen keizpetik.
Arratsaldean Felipe, Pedro eta hirurok jarraitu genuen katakumeak bilatzen. Pedrok katua zelatatu zuen, baina ez zuen ezer berezirik somatu. Arratsaldean ganbaran ibili ginen, denetik zegoen, arropa zaharrak, ohe zaharrak, joareak, txorizoak, eta odolosteak latetan zintzilikaturik, eta nola ez aleak, labea. Konturatzean Pedroren anaiak bazeuden berriro etxean.
13:53 | Permalink | Comentarios (0)
16/06/2022
Txikitasunak
1. Herria
1956an, Nazar herrian jaio nintzen, seigarren semea, etxean aiton-amona bizi izan ziren, nahiz eta nik ez nituen ezagutu.
Herrian jaio ginenentzat, 20 etxeen eta 4 kaleen artean bizitzen ohituta geudenentzat, txoriak, abereak, usain gogorrak, zuhaitzetako jasotako fruitu berrien zaporeak etabar garrantzirik ez zeukaten; batez ere hirietatik etorritako umeekin alderatuta.
Halaber, guretzat erabat arrunta zen oiloak bere txitoekin, etxeko usoak, txerriak eta beste animalia batzuk kaleetan zehar ikustea. Haatik, guretzat bitxia izan zen hirietako bitxikeriak ikustea, kale handiak, etxe altu-altuak leiho ugariekin, autoen zarata, jendetza, den-dena.
Urteak joan eta etorri, Berrotzako balkoian, leku estrategiko batean bizi garela konturatu ginen. Kodes Mendikatearen azpian. Udan bero eta neguan hotz, haizea, batez ere iparraldekoa beldurgarria, izoztua.
Liburuek horrela deskribatzen dute gure herria, errege-erreginek eman zizkioten eskubideak, Antxo Jakintsuak baimena (1176) eman zien auzobideei Urantzian (Los Arcos) bizitzeko, Urantziakoek zeukaten foru berarekin.
Armarria berezia dauka, eskueria, eta bi atxur gurutzatuak, eta azpian igitaia.
Madozen hiztegiak 1840 urtean 40 etxe, udaletxea, kartzela eta eskola deskribatzen ditu. Eskolara 40 ume joaten ziren. Eliza abadeak eta bi benefiziadunek gobernatzen zuten, 3 baseliza, Loreto, Santa Luzia, eta Kristo, aurretik Andres deunarena desagertuta zegoen.
2017ko ekainean eskualde mistan sartu zen, Nafarroako Parlamentuak onartu ondoren.
Ez dakigu nondik datorren izena. Agian euskaratik? Kanpoko herriak ailegatu baino lehen eskualde honetan euskara izan baitzen jatorrizko hizkuntza. Hiztegi batzuk horrela defenditzen dute, adibidez Auñamendi entziklopedia, Nazar Donazar-en laburdura da, Don (santo), zar (viejo). Honi gehitu behar diogu duela gutxi auritu nuen bitxikeria, XIX. Mendeko notario-eskritura aurkitu nuena, herrian inoiz ez genuen ezagutzen terminoa , hain zuzen ere, OYAGAZU.
Garbi geratu dena izan da Nazar XII. Mendetik esistitzen dela, Naçar, Nassar, eta Nasarre moduan agertzen da testuetan; liburu batzuetan agertzen bada ere garai batean Nazar San Pedro izan zela, erabat baieztatuta geratu da San Pedro Kabredo ondo-ondoko herri bat izan zela.
Nazar, dena den, ospetsua egin da historian; Benavente ondoan, Zamoran, badago herri bat Villanazar izenekoa, hona hemen nire teoria, Nazarreko oinordeko bigarren bat, diruarekin, baina lurrik gabe, arabiarrak hegoaldera joan zirenean, lur horietara joan ziren zaldun moduan, herriko talde batekin, eta han bertan sortu zuten herri bat. Zer hobeto baino herriko herria izena ematea?
Aurrekoa suposizio bat da, baina hurrengoa historikoa da, XI garren mendean Berrotzako bi anaia Espinosa de los Monterosera joan ziren, Burgosera, justu Kantabriako muga daukan herrira. Martín Ruiz de la Berrueza eta bere anaia herri hortara joan ziren auzo berri bat sortzera, Berrueza izeneko auzoa, hain zuzen ere.
Cacereseko Jarandilla de la Veran, Berrotzako lagun ospetsu bat ikusten dugu, Gabriel Azedo de la Berrureza, poeta, jurikontsulto eta historiagile.
10:23 | Permalink | Comentarios (0)