09/06/2022
Berrotzako jauntxoa
XX. mendearen hasieran, Berrotza haraneko herri batean jauntxo familia bat bizi zen. Bizitza eroso, paketsu eta alai herriko beheko auzoko etxe handian eramaten zuten familiako guztiek, gurasoak eta lau seme-alabak, 2 seme eta beste 2 emakume, hain zuzen ere.
Etxebizitzak 1.000 m² baino gehiago zeuzkan, lastotegiez eta ikuilez gain, beste bi larrain ere etxearen ondo-ondoan erabiltzen zituzten. Horretaz gain, lursoro ugari haranean sakabanatuta.
Seme zaharrak, Castorrek, 18 urterekin hil zen, amorruak jota. Gaixotasunak, ezustez harrapatu zuen herri guztia, inork ezin zuen sinestu. Batez ere, jakitean ez zeukan animaliaren hozkadaren seinalerik, ez txakurrarena, ez katuarena, ezta sagurzarrarena ere. Herrian medikuak esana, zabaldu zen gaixotasuna harrapatu zuen txakurrarengandik, ez hainka egin zuelako; baizik eta Castorrek eskuan zeukan zauriagatik, babak mozten ari zela egin zuen zauria, nahiz eta larria eta sakona ez izan; aitzitik, familiako txakurrik kuttuenak, Lurrek, listuaren bidez amorruaren birusa transmititu zion zauria zurrupatzen ziola, erdi lotan zegoela intxaurrondo azpian.
Egun batean txakurra urduri eta leku batetik bestera zoro moduan aurkitu zuten. Haranean nahiz eta amorruaren kasurik ez ezagutzea, oso kontzientziatuak ziren gaixotasun horrekin, eta oso ospetsua zen Azueloko Santxez elizgizon etxean zegoen tramankulua, “risma” izenekoa, txakurrari jarrita osatzen zuen, bada sutan egondako burdinak txakurraren bekokian jarrita gaixotasunaren txertoaren eragina egiten omen zuen.
Azuelora eraman zuten Lur txakurra, tormentua jasan bazuen ere, 7 egun iragan eta gero hil zen. Bi hilabete ondoren Castor jarri zen gaixorik, zukarrak gora egin zuen, hurrengo egunak gogorrak izan ziren, batez ere familiarentzat, baina baita herri biztanle guztientzat ere. Herri guztia jota utzi zuen. Castorri oherari lotu zioten, ahotik bitsa zeriola, ura eta likidoa edateari uko egin zion, hidrofobiak jota aste jasanezin bat iragan ondoren dardara handiz hil zen.
Familia dolua pasatu ondoren, hala moduan, eguneroko bizitza berrezkuratu zuten. Bi ahizpak ezkondu ziren, ondo ezkonduta ere, bata Miliarrin eta bestea Olejuan. Hortaz, etxean soilik geratu zen beste semea, Timoteo izenekoa. Ondasun handiko familia izanda ez zuen inolako arazo ekonomikorik eduki; aitzitik, amodio kontuetan ez zen ibili hain fina. Ondasun handiak zeuzkan herrian, eta baita Nafarroako Cabredon (Ahuntzegin) ere. Ondasun handia eduki arren asko kostatu zitzaion ezkontzea, ziuraski ondasun aldetik bere pareko emakume aberatsa inguruetan aurkitzea ez zelako erraza.
Timoteoren etxean herriko lagun pilo bat lan egiten zituzten, ezer ez zeukatenek lan egiten zituzten etxe handi honetan; hauetaz gain, Antonio urte osoan morroi zebilen, gutxienez 40 urte zeramatzan morroi etxe horretan. Gauza askorako etxekoa zen, herrian ere etxekoa izango balitz zegoen kontsideratuta, nahiz kontu garrantzitsuenetarikorako morroi zen.
Gurasoak hil ziren eta Timoteo hasi zen amodio kontuak serio hartzen; hala ere, ez zitzaion batere erraza izan, Iruñean apaiza zeukan osabak Andosillako Josefinaren gurasoekin adostu zuen ezkontza. Josefinak Ebro ibai ondoko lursoro emankor ugari zeuzkan. Josefina ere ez zen gaztea, 40 urtetik gora baitzeukan, urteak joan eta etorri eta umerik ez ziren heldu.
Timoteori tokatu zitzaion nekazal iraultzan bizitzea, goldea eta idiak joan ziren desagertzen eta traktoreek hartu zuten haien lekua. Timoteok Nafarroako lehen traktoreetako bat erosi zuen, burdinazkoa, baita gurpilak ere. Baina garai hauetan euri ugari dela eta lursoro lokaztuak zeuden, eta erositako makinaria ezinezkoa zen erabiltzea.
50 urterekin bere lur ugari alokairuan jarri zuen. Maizter asko eduki zituen, baina lur gehienak bere ilobak eraman zituen. Nahiz eta bikoteak nahi zuten guztia eduki, haraneko aberatsik handienetarikoak izanda, beste herriko familia bat bezala bizi izan ziren, luxurik eta kapritxorik gabe. Franziskotar monjeak izango balira moduan bizi izan ziren.
Timoteo oso gazte hil zen, 67 urterekin, ogasun guztiak bere ilobei uzten, gehienok herria eta lursoroak ikusita ez bazeukaten ere.
Gerardo Luzuriaga
10:29 | Permalink | Comentarios (0)
07/06/2022
JARANDILLA - BERROTZA
10:19 | Permalink | Comentarios (0)
06/06/2022
LORETO ZUDAIRE CARLOS
Loretoren 75 urteurrena, moja sartu zen egunetik 75 urte iragan dute. ZORIONAK.
19:41 | Permalink | Comentarios (0)
Ekainaren 4a
Joar eguna ESPRONTZEDAn
19:37 | Permalink | Comentarios (0)
03/06/2022
OTIÑANOKO ABADEA
XVI. Mendean, Juan Otsoaren, Bargotako Johanesen eta Miliarriko Mariaren garaikidea izan zen Otiñanoko Abadea.
Garai nahastua izan zen, Berrotza Harana garai horretan askoz zabalagoa zen eta gaurko Errioxako herri batzuk eta Kodeseko herriak Berrotza osatzen zituzten. Haranak historian protagonismoa hartu zuen urte historiko hauetan.
Une asaldatuak batez ere gaztelanien inbasioa dela eta, eta bere hizkuntza, bere legeak, bere ohituren ezarpenagatik, eta nola ez inposatu zutenean bere armada, bere autoritate zibilak, eta elizakoak.
Emeki-emeki naparrak agintari berrien ohiturei eta gustuei moldatzen ari ziren, beste aldetik ez zeukaten beste erremediorik moldatzea, mendira bota, edo hil.
Garai horretan sorgintzat, aztintzat hartutako asko soilik gaztelanien aurkako jarrera erakutsi zutenak ziren, eta auzitegiek indar guztiekin segitu zuten eta askok eta askok sutan bukatu zuten.
Giro nahastu horretan bizi izan zen Otiñanoko abadea, herriko erlijiotasun tradizionala ordezkatzen zuen apaiza, aldaketa eta modernotasun ororekin itogarria. Antzinako ohituren zaindari nagusia.
Apaiza honek ospe hartu zuen inguruetan handiko sermolari izateagatik eta Kodeseko Ama Birginaren zerbitzaria izateagatik, Ama Birginaren jarratzailerik sutsuenetariko bat. Sermoiak ospetsu bihurtu ziren eta jente pilo etortzen zen entzunteko. Halako eran pizten zen, ezen bere hitzekin beldur eta izu giroa sortze baitzuen infernuko sua eta deabruak ere ikusten zituzten eliztarrengan.
Bargotako Johanes etsairik amorratuena izan zen. Gizon altua, osasuntsua, eta ohituta zegoena Berrotzako bideak ibiltzeko, orohar zaldiz, baina baita oinez ere, Johanesek bezain ondo edo hobeto ezagutzen zituen Kodes Mendilerroko eta inguruko bazter guztiak.
Elezeharrak Bargotako aztia aurkezten digu apaiz alai, atsegin, azkar, burutsu eta bizi moduan eta Otiñanoko abadea, aitzitik, apaiz atzerakoi, erretxin moduan ezagutu duguna, besteen iritzien aurrean bereari gogor eusten ziona, eta bazter guztietan pekatua ikusten zuena. Halako moldez, non Bargotako aztiak, konjuro bat egiten ari zela, erabat haserre, Otiñanoko abadeari oinetatik heldu eta Joar gailurreraino igo baitzuen hegaz, eta tontorretik bota zuen Agilar haranerantz, non harri geratu zen zutik, eta haitzarteko haitz ilarara gehitu zen. Gaur egun, oraindik ere, mendeak pasa ondoren, kasulaz eta guzti Otiñanoko abadea ikus daiteke haitz-ilaran.
10:23 | Permalink | Comentarios (0)