Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

03/10/2019

Euskara eta Nafarroa. Azken epaiak.

Nafarroa berezia eta anitza dela denok badakigu. Epaia esanguratsua izan da alderdi askotan. Lehenengoa, UGT izan delako epaia jarri duena. Bigarrena, epaia bera, euskara hizkuntz atzerritarra izango balitz bezala tratatu dutelako.
 
Hori esanda, garrantzitsua da jakitea epaiak zer esaten duen eta zer ez.
1. Eremu mistoan eta ez-euskaldunean DERRIGOREAN euskara ez da baloratuko meritu gisa.
2. Eremu mistoan eta ez-euskaldunean euskara BALORATU AHAL IZANGO DA meritu gisa. Administrazioak erabakiko du lanpostu bakoitzean baloratzea edo ez. Hortaz, Gobernuak,(Administrazioak) borondatea edukiz gero ez du oztopo juridikorik edukiko baloratzeko.
3. Kasu berean gaude, inpresoekin, kartelekin, jakinarazpenekin… (paisaia linguistikoarekin). Ez da izango derrigorrean elebidunak, baina Administrazioak erabakiko du elebidunak egitea edo ez.
 
Orain nire iritzia emango dut. Benetan epaiak triste utzi nau. Espero genuen baino tristeago.
 
1. Orain arte esan dugunei Euskararen Legea aldatu behar genuela aipatutako epaiak arrazoia eman digu. Legeak jartzen ditu mugak, eta judikaturak oztopatzen du dekretuen bitartez muga horiek gainditzea.
2. Epaia lege horretan oinarritu dagoelako. Zer ez dute esango aurreko legealdian euskararen gainean ibili diren parlamentarioak; batez ere batzorde buru izan zen Dabid Enaut? Batzorde horretan ibili diren alderdiak (Geroa Bai, Ahal dugu, Ezkerra, eta EH Bildu) ikusitakoa ikusita ez dira izango damuturik, urrats gehiago ez eman izanagatik?.
3. Zonifikazioa ez zeukan zentzurik, eta orain tamalez gure baitan ikusi dugu zer ondorioak dakarkigun.
4. Epaiak azken 20 urteko euskararen alde egindako guztia bertan behera utzi du. Ez soilik hiru urtetik ona adostatutakoa, baizik eta UPNk ere adostatutakoa; Miguel Sanzen garaian UPNk indarrean jarri zuen 55/2009 dekretua, euskara meritua izatea lanpostu guztietan, alegia.
5. Euskara ez da konsideratzen Nafarroako hizkuntza moduan, baizik eta parekatzen da, edo okerrago oraindik atzerritarriko hizkuntzekin alderatuta kaltetua geratzen da.
6. Pikutara bidali du hogei urte hauetan politika linguistikoak egindakoa. Miguel Sanzen 55/2009 dekretua barne.
7. Zeintzuk politizatzen dute hizkuntza? Euskara iraun dezan nahi dugunok, eta horren alde lan egiten dugunok edo kajoi batean sartu nahi dutenek, eta oztopoak jartzen dituztenak, nahiz eta esan euskararen alde daudela?
8. Oso albiste triste da euskaldunentzat, eta uste dut triste izan behar zela nafar guztientzat, bada euskara ez da nafar batzuentzako hizkuntza, baizik eta guztion hizkuntza.
9. Frankismoan baino okerrago gaude… garai hartan kontuan hartzen baikenuen euskara mendeetan zehar jasan zuen zapalkuntza eta zein egoeratan bizi izan zen. Orain berriz, gaurko egoerari begiratzen diote interesatzen zaienean.
10. Gaiontzeko atzerritar hizkuntzak derrigorrean baloratzen dute, zer dauka euskara gaitsitzeko?

 

23/09/2019

Eneko Iturbe

ziuraski Eneko Nazarren inoiz ez da izan, baina bai bere emaztea Elisabette Garro Gomez de Segura. Atzo enteratu ginen Eneko hil zela 41 urterekin. Ez nuen ezagutzen, baina bai Elisabette, garai batean, gazte zenean askotan ibili zen Nazarren. Oso gutxi esan dezakegu egoera horren aurrean. Familia nazartar hori ahal dugun neurrian animo baino ematea ez zaigu geratzen. Goian bego! eneko-iturbe-galdos-1.png

18/09/2019

Navarra cuestión de estado

Muchos jóvenes entenderán hoy tras la propuesta de Albert Rivera mucho mejor qué es lo que ocurrió en España cuando se planteó crear una Comunidad Autónoma única para el territorio vasco peninsular, es decir cuando se intentó que todos los vascos de Navarra, Alava, Gipuzkoa y Bizkaia estuviésemos en una misma Comunidad Autónoma. Pues ocurrió que el Estado no lo pudo soportar, e hizo lo posible y también lo imposible (imposiciones, amenazas, intimidaciones, intromisiones, sobornos, injerencias) para que no se llevase a cabo.
 
Esa es la primera batalla que perdimos los vascos en la transición, tal vez la batalla más importante, con el consentimiento del PNV, que no tuvo el suficiente coraje para mantener este requisito hasta el final, y a las primeras de cambio cedió por un plato de lentejas.
 
Lo que ocurrió en 2007, cuando Rubalcaba obligó al Partido Socialista Navarro a entregar el Gobierno de Navarra a la derecha, y lo que pide ahora Rivera, aunque es importante no tiene ni la mitad de trascendencia que lo que ocurrió cuando se impidió por todos los medios que se crease una única comunidad autónoma vasca.
 
Efectivamente muchos serán los jóvenes que vean la postura de Rivera como una intromisión en los asuntos navarros, pues nada comparado con lo que tuvimos que sufrir en aquellos primeros momentos de la transición. Hasta se oyeron los tambores de guerra y el ruido de sables.

16/09/2019

Genealogía de Mirafuentes

David Mariezkurrena ha publicado un libro sobre los habitantes de Mirafuentes. 

mirafuentes.jpgLo leeremos y haremos como es costumbre una pequeña crónica. 

Enhorabuena... Ziur nago oso interesgarria izango dela, hor agertuko direlako haranako biztanleen bizimodua eta haien pasadizoak…

 

Fiestas de Asarta

Este año 2019 ha habido una reunión de coches antiguos, buen día para los amantes de los coches antiguos. 

asarta_n.jpg