Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

18/05/2018

Liburutegi digitala?

Gerardo Luzuriaga - Dokumentalista (Berrian)

2018ko maiatzak 18
0
 
Zenbat aldiz iragarri digute Euskal Liburutegi Digitalaren sormena? Legealdi bakoitzean behin, gutxienez. Behin eta berriro helarazi digute berritzat zaharra dena, euskal liburutegi digitala abiatuko dela. Badira gutxienez hamabost urte kontu honekin hasi ginela. Orain 2018an gaude, eta berriro beste proiektu batekin etorri zaizkigu agintariak... Iraungo du? Esaten dutenei Liburutegi Digitalari bai, baina Liburutegi Nazionalari ez, galdera hau egiten diegu: zeinek kudeatuko du Liburutegi Digitala?

Ikus ditzagun legealdiz legealdi Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak euskal liburutegi digitalaren gainean egindako egitasmoak. Agerian uzten dute, helburua egokia izan arren, Euskal Liburutegi Nazionalik gabe, hots, baliabiderik gabe ezinezkoa izango dela funtsezko Euskal Liburutegi Digitala edukitzea.

VIII. Legealdia (2005-2009: Miren Azkarate, Gurutz Larrañaga, Arantza Arzamendi) Ondarenet (2008) egitasmoa sortu zen. Euskadiko ondare digitalaren fitxategi elektronikoak babestea eta kontserbatzea zeukan helburutzat.

IX. Legealdia (2009-2012: Blanca Urgell, Antonio Rivera, Jose Luis iparagirre) Liburuklik (2011) Euskal Liburutegi digitala proiektua sortu zen. Plataforma baten bidez euskal bibliografiaren ondarea jasotzea izan zen proiektu honen helburua. Liburutegi digitala 3.000 titulu inguru eta 350.000 irudi baino gehiagorekin sortu da, urtea bukatu aurretik 300.000 orri gehiago gehituko dira.

X. Legealdia (2012-2016 Cristina Uriarte, Jose Angel Maria Muñoz, Imanol Agote). eLiburutegia (2014). Euskal Liburutegi Digitala sortu zen. Kasu honetan, nahiz eta horrela izendatuta, ez zen euskal liburutegi digitala. Hau konkretuki Euskadiko Irakurketa Digital Publikoko Sarea izan da.

XI. Legealdia (2016, Bingen Zupiria, Jose Angel Maria Muñoz, Mikel Xabier Aizpuru zuzendaria) Euskal Liburutegi Digitala (2018) sortu da. Ondare digitala kontserbatzea eta helaraztea da helburua. Oinarrizko lehen liburutegiak XX. eta XXI. mendeetako 3.000 liburu izango ditu. Etorkizuneko Euskal Liburutegi Nazional Digitalaren oinarriak ezartzeko helburua. Historian zeharreko euskal egileen lana eta pentsaera biltzeko bokazioz sortu da egitasmo hau.

1998. urtean hasi ginen Joan Albret Bibliotekonomia Mintegiko partaideek aldizkarietan Euskal Herriko Liburutegi Nazionalaren sormena aldarrikatzen, hona hemen aldizkari horietan idatzitako laburpen batzuk.

2007. urtean, 160. Jakin aldizkariaren zenbakian Euskal Herrian proiektu bateratua egiteko premia eta abantailak zehaztu genituen; egun ere berdin-berdin jarraitzen dugu errepikatzen. Urte hauetan Eusko Jaurlaritzan ibili diren agintariek ez digute kasurik egin.

«Herri gehienetan liburutegi digitalaren ardatza liburutegi nazionala izan da. Areago, gainerako herriek liburutegi nazionala erakunde kulturalik kuttunena bezala zaintzen dute. Gure kasuan, aitzitik...».

«Inondik inora, gainerako herri guztietan egiten den bezala Euskal Herrian ere erakunde ofizial batek [eremuaren] koordinazioa eta erantzukizuna bere gain hartu beharko luke...».

2009. urtean, Jakin-en 172. zenbakian hau adierazi genuen: «Egun, liburutegi digitalei dagokionez, antzeko egoeraren aurrean aurkitzen garelakoan gaude, nahiz eta azken bi urte hauetan bi proiektu azpimarragarri martxan jarri diren: BiNaDi, eta Ondarenet...».

«Kontua da, orain lehen bezala, Euskal Herrian ez dagoela ekoizpen digitala jasoko duen erakunderik... eta hortaz, ez dago euskal ekoizpen digitala jasotzeaz arduratzen den erakunde nagusirik. Aurreko artikuluan argi samar geratu zen digitalizazio politika planifikatua eta koordinatua edukitzeak daukan garrantzia edozein herrirentzat...».

2011. urtean, Jakin-en 185. aldizkarian hau esan genuen: «Koordinazioari dagokionez , aurreko urteetako gabeziekin jarraitzen dugu. Aspalditik aldarrikatzen dugun erakunde nagusia sortzeko oraindik ez gara gai izan...».

«Digitalizazio-alor horretan bizi dugun kaosarekin bukatzeko ezinbestekotzat jotzen dugu Euskadiko Liburutegia ahalik eta azkarren abian jartzea, digitalizazio-eremuari dagozkion eskumenak erakunde horrek har ditzan...».

«Euskal Herriko digitalizazio politikaren ezaugarri nagusia koordinazio ezak izaten jarraitzen du...».

«Bitxia da, Euskal Herria liburutegi eremuan duela urte batzuk mundu osoan aitzindaria izanda, gaur egun deskoordinaturik eta atzeraturik egotea. Jon Bilbaoren Eusko Bibliographiaren proiektua...».

«Halaber, gogorarazi behar dugu euskal liburutegi digitala sortzeko ez legokeela oztoporik, ez alor teknikoaren aldetik, ez alor kulturaletik, ezta alor politikotik ere behar...».

2014. urtean, Jakin-en 2005. zenbakian hau adierazi genuen: «Digitalizazioaren politikari dagokionez, plangintza eta koordinazio eza da ezaugarri nagusia...».

Aurreko legealdian alderdi sozialista iritsi zen EAEko gobernura, baita joan ere; eta lau urte horietan eremu horretan ez zuen ezer berezirik sortu...».

Tamalez, nazionalistekin jasan duguna sozialistekin ere tokatu zaigu jasatea...».

«Euskal Herrian digitalizazioa ez dago araututa, ez dago antolatuta; proiektu horiek batez ere teknologikoak direnez, aplikazio informatikoen bitartez kudeatzen direnez, egitasmo politikoak bihurtzen dira, etekin politikoak soilik ateratzeko... Aurrekontuetan ez dago diru partida finkorik horretarako... ez dago behar besteko pertsonal teknikorik... soilik dirua dagoenean, edo dagoen diruaren arabera elikatzen dira proiektuak; kanpoko enpresak kontratatzen dira kanpoko enpresek kontratatutako informatikariekin ere funtzionatzen dute. Dirua eta batik bat propaganda politikaren eraginak irauten duen bitartean funtzionatzen du, baina urteak igaro ahala baliabide-eskasian erortzen dira.

Orain 2018. urtean gaude, eta berriro beste proiektu batekin etorri zaizkigu agintariak... Iraungo du? Zalantzan jartzen dugu. Eraikuntzarik gabe, erakunderik gabe, pertsonalik gabe, baliabide murriztuekin eta eskasarekin oso zaila ikusten dugu egitasmo hau bizirik mantentzea edo kalitatezkoa izatea. Nazio gehienak azken urte hauetan Liburutegi Nazional Digitalari lehentasuna ematen ari dira, etekin ugari ateratzen baitute; baina inori ez zaio bururatu zalantzan jartzea Liburutegi Nazionalaren funtzioak eta beharra, adibide bat jartzeagatik Norvegiakoa da, duela gutxi sortu baitu Liburutegi Digitala; baina logikoa denez egitasmo honen zutabea eta oinarria Liburugi Nazionala da. Zergatik Euskadin ez? Eta zergatik nahi dute abian jartzea egitasmo interesgarria soilik 100.000 eurorekin? Euskadin marmotaren edo hartzaren egunean bizi garela dirudi.

16/05/2018

Honorato

Parece que no va a ser posible coincidir de nuevo con Honorato. Se nos han quedado cientos de cosas por comentar. Este fin de semana si no estoy mal informado estará  por Nazar.

De todas maneras ya le comenté que tiene el blog abierto para cualquier aportación, me dijo que sí, y por lo que vi es muy aficionado a la escritura, por lo que será un honor recoger lo que nos quiera contar.

IMG-20180501-WA0008.jpgHe aquí una foto sacada por su sobrino Oscar.

 

15/05/2018

Euskal Herria laica

No es la primera vez que oigo, ni será la última es que si eres ateo, agnóstico… a qué viene guardar fiesta. Hoy día ya es muy raro encontrarte con alguien que opine así. Hasta no hace mucho la fiesta y la religión eran la misma cosa.

Hoy esto ya se ha superado, pero todavía queda algo en el ambiente, el día pasado en la taberna, medio en risas medio en serio, salió a relucir la fiesta de Loreto, y más o menos se nos vino a decir ¿qué hacemos los que no entramos a la ermita, comiendo, bebiendo alrededor del fuego?

La taberna es un buen sitio para hablar, pero habiendo más de 6 personas, todos nos amontonamos y al final no es fácil expresar lo que se piensa. Sin más salió a relucir a ver quién pagaba la comida y la bebida, que siendo el ayuntamiento el que lo pagaba no había nada que decir.

A mí, y seguro que también a muchos más este tipo de conversaciones tontas nos dan mucho que pensar.

  • La fiesta no solo tiene un sentido religioso, para muchos sí, sin ninguna duda; pero para otros las fiestas ya no tienen nada que ver con las religiones.
  • Pero sin ponerme excesivamente profundo veamos como un/una nazareno/a que la religión no le importa, ni le influye puede tomar parte en los acontecimientos, en las actividades del pueblo.

 

4103372179.jpg

 

 

  • Unir todos los festejos, todos los acontecimientos con la religión está muy bien para los/las que lo quieran hacer así, y nada tenemos que objetar; pero la sociedad ha evolucionado, ha cambiado. Hoy día las fiestas, los acontecimientos que se realizan es esos días están más relacionadas y tienen razón de ser en cuanto unen a todos los vecinos que viven en el pueblo, y no solo son festividades y actividades para los creyentes.
  • Un ejemplo claro (aunque alguno sé que no lo verá así), el día de Loreto es una fiesta para todo el pueblo. Unos la viven de una manera y otros de otra. Pero no acudir a los actos religiosos no quita para que no estemos alrededor de la hoguera, y participemos en la merienda. La hoguera, la txistorra, el vino, y especialmente el ambiente, y la sensación de estar reunidos todo el pueblo es para todos por igual. Sí es verdad que el origen es religioso, y que en un tiempo se hacía todo con un sentido religioso, del cual participaba todo el pueblo. Antes de existir las religiones existían costumbres, fiestas, no creamos que todo comenzó con las religiones, la vida es cíclica.
  • Otro ejemplo son las fiestas del pueblo, sin duda se hacen en honor a la Virgen, a San Pedro… ¿los vecinos que más o menos la iglesia nos da igual tampoco deberíamos disfrutar de ellas?

o   Y ya que he tomado carrerilla diré algo más que ya lo he repetido en varias ocasiones, tal vez yo sea la excepción, que no lo creo, pero no olvidemos que la Virgen de Loreto también es una imagen, una escultura preciosa de madera… que la iglesia, la torre de la iglesia, sus escaleras, sus campanas… son valores materiales y que también tiene un gran valor sentimental para los y las que las hemos conocido desde niños. En definitiva que se pueden tener unos sentimientos y un aprecio a esas imágenes a esos edificios.

07/05/2018

MARAÑON

              ERLANTZ URTASUN

                                                                         Hitzaldia / Conferencia:

                             MARAÑON, NAFARROAKO BIHOTZEAN 

                        MARAÑON, ALMA DE NAVARRA

 

1127951191.jpg

MARAÑONen

MAIATZAK 25 (OSTIRALA)

8ETAN

 

En MARAÑON

El 25 de mayo (VIERNES)

A las 8 de la tarde

 

 

 

VII JOAR EGUNA

03/05/2018

MUES

Lucas, Ramón y Corpus, fusilados de Mues. 

20180421_124652.jpg