Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

05/05/2021

Adio betiko

Euskal  Liburutegi Nazionalari adio betiko?

Euskadiko Liburutegi Digitala (aurrerantzean ELD) ez da euskal liburutegi nazionala izango, ez soilik Iparraldeko eta Nafarroako funts bibliografikoak jasoko ez dituztelako. Ez. Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko (Euskadiko) liburutegi nazionala ere ez da izango; batez ere,  liburutegi nazional batek eduki beharko lituzkeen xedeak ez dauzkalako.

Euskal Liburutegi Nazionala sortzeko itxaropena galdu dut. Une batzuetan eduki badut ere, irudipenean soilik  izan da. Jaurlaritzak inoiz ez baitu borondaterik izan erakunde hori sortzeko, eta hori agerian geratu da 2019an ELD abian jartzean.

Une horiek, hurrenez hurren, hauek izan dira: lehena, Euskal Kultur Ondareari buruzko 7/1990 Legearen onarpena; baina lege horretan, soilik katalogo kolektiboari eta irakurketa sare publikoa antolatzeari ekin zitzaion.

Bigarrena, Euskadiko Liburutegiei buruzko 11/2007 Legearen onarpena. Legeak Euskadiko Liburutegiaren jaiotza iragartzen zuen, eta horrekin batera, erakunde horrek edukiko zituen funtzioak zehaztu zituen, besteak beste: Euskadin eta euskararen hizkuntza-esparruan argitaratu edo ekoitzitako lan guztiak eta euskararekin eta euskal kulturarekin erlazionatutakoak biltzea, kontserbatzea eta zabaltzea; liburu eremuaren erakundeen arteko koordinazioa sustatzea; liburutegi eta dokumentu-teknikei buruzko ikerketen aitzindaria izatea; arauak eta gainerako dokumentazio-tresnak sortzea eta nazioartekoak egokitzea; Euskadiko Liburutegi Sistemaren buru Euskadiko Liburutegia izendatzea…

Aitzitik, Jaurlaritzak lege hori eta haren funtzioak inoiz ez ditu indarrean jarri. Hori horrela izan arren, Liburutegi Nazionalaren sorrera eta garapena, behin eta berriro iragarri izan ditu, honako egitasmo hauek abian jartzearekin batera: Ondarenet (2008. urtean), Liburuklik (2011. urtean), eLiburutegia-Euskal Liburutegi digitala (2014. urtean).

Egitasmo hauek guztiak  aurrekonturik eta baliabide finkorik gabe aurrera eramaten saiatu ziren, eta horretarako, kanpoko enpresak kontratatu ziren, lan-prekarietatean oinarrituta. Jaio orduko agortzeko.

Kasu hauetan, Jaurlaritzak sortutako erakunde hauek ez dira  Euskal Liburutegi Nazionala izan. Eta, akats historikoa izan da Liburutegi Nazionala irakurketa sare publikoarekin edota katalogo kolektiboarekin parekatzea. Lehenak,  Euskadiko Irakurketa Sare Publikoaren eginkizuna betetzen du, eta bigarrenak, Euskal Herriko Katalogo Kolektiboa izatearena.

Azkenean, Euskal Liburutegi Nazionalaren proiektua ELD izaten bihurtu da 2019an. Beste artikulu batzuetan aipatu dudan bezala, ELDren sorrerak, kasu batzuetarako, aurrerapauso handia suposatu badu ere (langile finkoak, aurrekontu jakin bat, egoitza fisikoa…); ezbairik gabe ezin da Euskal Liburutegi Nazionalaren ordezkoa izan. Aspaldi, Joan Mari Torrealdaik adierazi zuen moduan, eta Joana Albret Bibliotekonomia Mintegiak defenditu eta argudiatu duen moduan ere, ELD Euskal Liburutegi Nazionalaren menpe egon beharko litzateke. ELDk Euskal Liburutegi Nazionalaren bi funtzio soilik beteko lituzke. Izan ere, Euskadiko Liburutegiei buruzko 11/2007 Legean ezinbesteko 12 eginkizun zehaztu ziren, eta ELDk horietatik soilik bi eginkizun  beteko lituzke.

ELDren proiektua soilik ekoizpen digitala jasotzera, kontserbatzera eta zabaltzera mugatzen denez, Jaurlaritza zulo berean erortzen ari da beti. Ez dut inondik inora ikusten Euskal Herrirako liburutegien eremuko planifikaziorik. Halaber, faltan sumatzen dut Euskadirako borondate politikoa eta lidergo sendoa, eta baita ezinbestekoak diren egoitza apropos bat eta giza baliabide egokiak ere. Azken batean, edozein herritako Liburutegi Nazionalentzako ezinbestekoak diren funtzioak betetzeko ausardia da faltan botatzen  dudana.

Honi buruz gehiago jakiteko eta gaia hobeto ulertzeko, Agurtzane Juanenak Jakin aldizkariaren 140. zenbakian idatzitako Biblioteka Nazionalaren ametsa XXI. mendean izeneko artikulua kontsulta dezakezue. Honatx bertan jasotako paragrafo bat: “biblioteka digitalak biblioteka nagusi edo nazionalen atalak izan ohi dira, hainbat erakunderen arteko elkarlanean sortuak kasu batzuetan, baina biblioteka Nagusi baten gidaritzapean. Digitalak izateak ez du horien egitekoa errazten; aitzitik, arazo tekniko konplexuak konpondu behar dituzte”.

Liburutegi Nazionala Euskal Herrian ezinbestekoa da  euskal nazioa indartzeko,  munduko edozein estaturekin parekatzeko. Euskal Herriak Nazio arima izatekotan, euskal identitatea zaindu behar dugu, euskal kulturari bere dimentsioa emanez.  Liburutegi Nazionala edozein herritan  kontzientzia nazionala berpizteko eta bermatzeko zutabea da. Zer dela eta daukagu hain abandonatua Euskadin eta Euskal Herrian?, Batez ere,  kontuan izanda jauzi hau ematea gure esku dagoela?, ez beste eremu batzuetan bezala, futboleko selekzioaren kasuan bezala. Profesionalen ahulezian eta agintarien borondate faltan datza euskal kultur erakunde garrantzitsu horren  gabezia. Kasu horretan Eusko Jaurlaritzaren jarrera ulertezina da.

 

Gerardo Luzuriaga

Liburuzaina

 

Pueblos

Ayer Javier Alegría puso que será imposible contar con los bosques que teníamos hace tan solo 100 años y así es. Los montes están abandonados, dejados a que vayan creciendo tal como pueden, sin animales que vayan comiendo el pasto, ni personas que vayan desbrozando la maleza. El caso es que el 16% de la población cuida del 85%. Y esto es injusto, pues luego ese 16% tiene menos comodidades que el resto. Y son los que protegen la biodiversidad y cuidan nuestro clima. Esto es, LOS PUEBLOS CUIDAN DE LAS CIUDADES. Los pueblos ayudan a frenar el cambio climático... pero cuidado hacen falta pueblos vivos y fuertes... no que sean el hotel de todos los de las ciudades que vamos a pasar las vacaciones y los fines de semana... eso no es tener un pueblo vivo... estos pueblos también hay que sumarlo al 85%...

 

DSCN5293.JPG

04/05/2021

Nazarreko basoa / Monte de Nazar

Ezuste ederrak hartzen ditugu. Gaur ikusi dut 1927ko argazki bat, eta konturatu naiz, nola aldadu duen Nazarreko basoa. Argazki horretan ikusten da, zer nolako baso geneukan, zer baso ederra! mila urteko zuhaitzez gainezka!

Izengabe1.png

Así era el monte de Nazar en la década de 1920, arboles grandísimos, donde la hierba crecía debajo, y los cerdos pastaban libremente. Tenía que ser un acontecimiento pasear entre árboles milenarios y grandísmos... Hoy el bosque está tupido y casi no se puede ni entrar en él.

03/05/2021

Pelotaris de Berrotza

Los Juveniles del San Miguel, Álvaro Pierola Remirez  y Borja Berruete Yanci, ganaron el campeonato.

 

Pelotaris.jpg

 

 

01/05/2021

Pájaros - Txoriak (I)

Preparándome para la jubilación he comenzado la búsqueda de los pájaros que pueden haber por la zona. Con la inestimable ayuda de todo el que quiera, voy a intentar de reconocer a las aves que habitan por los alrededores.

La colaboración es imprescindible, y por ahora José Miguel Berruete, Fernando Lander, Marisa Monreal nos dan los nombres locales de pikaraza, babuta, choa, oto (Mochuelo),  pasamatas, verduletillo, verderón, aletilla, petirojo, cardelina, chartilla, Txarta (en los orillos del rio Ega, canta Txipi, txipi, txipi), charruela, carbonera (hacía los nidos en los huecos de las paredes, con la cola de plumas naranjas), cerrajero ( color gris, pechuga blanca, más pequeño que la cardelina, cría en las grietas de los árboles, muy parecido al engañapastor, pero algo más pequeño). 

 

Por ahora he reconocido a los buitres, fácil de reconocer, muy visibles, en nuestras peñas hasta crían. (PUTREAK, SAILAK)

buitres.jpg

También las palomas, las de casa y las torcazas y zuritas de paso. (USOAK)

Fáciles son el martín perscador, la babuta, el cuco (aunque no es fácil de ver), el chotacabras. Difícil de ver porque se identifica con el paisaje, y no se mueve ni aunque estés a un metro.( ZATAK)

 

pajaros13.jpg