Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

09/04/2008

Goi-tentsioko dorreak - ALTA TENSION

f373c3249402e5098465a652361e5367.jpg
Acedoko kanpinen Alberto Friasek apirileko 19an arratsaldeko 5etan goi tentsioko dorrei buruzko hitzaldia emango du.

Ahal baduzue ez galdu!

Conferencia en el camping de Acedo.
Torretas de alta tensión en el valle.
19 de abril a las 5 de la tarde
Alberto Frías

 

Un nazareno presidente del ITXAKO

b05fc6d3123465d194bd722ec951dc5c.jpgMiguel Bujanda presidente del equipo vasco de balonmano Itxako.

Zorionak eta sorte ona.

f6034f68ca44bd20d66054dc389067db.jpg

31/03/2008

Hausnarketa ( eta III)

Honen gainean hausnartuz gero, azalpena erraza bezain simplea da. Alde batetik, gehienok, ia-ia gizarte osoa ados dagoelako aldarrikatzen dugun kontuekin. Gehienok (lau horiek izan ezik) pentsatzen baitugu eskubide horiek dagoeneko bereganatuta eduki behar genituela.

Bestetik, berriz, ados izan arren, horrek ez du esan nahi gehiengoa prest izango denik horren alde borrokatzeko, zeredozer egiteko. Nik uste, horretan datza gakoa. Pentsatu eta ados bai, baina zalantzak datoz ekintzetan hasteko unean, ea merezi duen horren aldeko ekintzak eta aldarrikapenak egitea. Jakitun garelako eskubide horiek lortzeko egin beharrekoak ekarri ditzakeena, kalteak baino ez dizkigula  ekarriko.

Areago, susmua daukat, horren gaineko hausnarketa gehiengoek ez dutela egiten, bada hausnarketa eginez gero,  aldarrikatzen dituztenen artean de fakto harrapatuta baitzaude. Eta lau ausartek baino hausnarketa egiten ez dutelakoan nago.

Laburbilduz, gizartearen gehengoak potereak agintzen duena de fakto onartzen du badakitelako poterearen kontra jotzeak zer dakarki,  kontu horretan sartuz gero espirituko onurak dakazkien bezala material kalteak dakazki. Hortaz, hau da herritar arrunten pentsamendua zertarako mugitzea kalte materialak, pertsonalak baino aurkituko ez duzuenan?

Baina, lorpen logiko horiek, eskubide horiek lortuz gero, mugitu ez direnak lehenengoak izango dira lorpen horien alde azaltzeko, bizitza osoa horren alde izan balitz bezala, (horren alde zeudalako). Beraz, hausnarketa da, ea nola lortuko dugun aldarrikapen justu horiek gizarte multzo horien laguntza gabe... C'EST LA VIE.

Ikazkina

27/03/2008

Hausnarketa (II)

Beste adibide bat, ikurrina, egun, Nafarroako banderarekin batera gure bandera da. Areago, gaur egun inork zalantzan jartzen ez badu ere duela urte gutxi  kontu horren gainean ez zen horrela. Egoera latza eta gogorra baitzen. Ikurrinaren bat jertseian eramateagatik jipoituak izan  ginen, ikurrina bat mendietako tontorreetan jartzeagatik kartzela sartu gintuzten, edo ikurrina herriko plazan jartzeagatik gaizkile hartu gintuzten… eta horrela hamaika adibide…

Inork ez dezala pentsa antzerako ekintzaren bat aurrera eramatera jende ugari zegoela prest, edo antzerako horren aldeko adierazpenak egitera jende ugari zegoela. Atzo gaur bezala podereak ezartzen duen egoera politikaren kontrako ekintzetan LAU AUSARTA  baino gehiago ez zeunden prest parte hartzeko, Franco garaian ere barne.  

Bitxia da arraroa ez izan arren, poterearen kontra borrokatzeko, aldarrikapenak azaltzeko betidanik, historia lekuko, lau ausarta baino betidanik ez dira izan, nahiz eta gehienak lorpen horien alde izan, nola izan esklaboen askapenaren kontra, nola izan herrien askatasunaren kontra, nola izan nazioarteko eskubideen kontra, nola izan justiziaren kontra?

Hau bitxia bada, askoz bitxiagoa da lorpen logiko horiek lortuz gero gertatzen dena: lorpen horiek lortuz gero gutxi batzuek beste lau baino ez dira izango kontra. Azken finean, logikoa dena eskubideak direnak lortuz gero, esfortzurik gabe gizartean horren aldeko ideiak hedatzen baitira, eta naturaltasunez onartzen baitira. Areagao, hilabete bat igaro orduko, gizarteak betiko izango balitz bezala bereganatzen du. C’est la vie.

 

Joarkide

26/03/2008

Elurra Nazarren

Poetas de mi pueblo, inspirados por la nieve.

http://dani1984.spaces.live.com/blog/cns!E0699E3BFEA1195F...

Nazarreko Hamaika bat taldeko futbol zelaia elurraz. Eta bost nazartarrak elurraz disfrutatzen.

Joarkide